Theo Vennemann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Theo Vennemann genannt Nierfeld |
Jaiotza | Sterkrade, 1937ko maiatzaren 27a (87 urte) |
Herrialdea | Hirugarren Reicha Mendebaldeko Alemania Alemania |
Bizilekua | Munich |
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea Marburgeko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Doktorego ikaslea(k) | Andreas Dufter (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Munich |
Enplegatzailea(k) | Municheko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Kidetza | Societas Linguistica Europaea (en) |
theo-vennemann.de |
Theo Vennemann (Oberhausen-Sterkrade, Ipar Renania-Westfalia, 1937ko maiatzaren 27a -) hizkuntzalari alemaniarra da. Gehienbat Hizkuntzalaritza Historikoaren alorrean burututako lanarengatik ezaguna da, batez ere gaur egun eztabaidan jarraitzen duten Atlantiko aldeko europar hizkuntzen substratu eta euskal substratuaren inguruko bere ikerlanek ospetsu bilakatu dute. Gaur egun Munich hiriko Ludwig-Maximilian Unibertsitateko Germaniar Hizkuntza eta Linguistika Teorikoaren irakasle emeritua da.
Aditu gehienek uste duten antzera, berak ere goi alemanerararen kontsonante aldaketa K.a. I. menderako amaituta zegoela iradokitzen du.
Theo Vennemannen idurikoz, "euskara hizkuntza familia batetik Europan biziraun duen hizkuntza bakarra da"[1]. Bere ustez euskararen jatorria gaur egun hitz egiten den eremuan legoke, hots, euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da, beste gainontzeko indoeuropar hizkuntzak aldiz Asia ingurutik edo ekialdetik etorritako atzerritarren hizkuntzak lirateke, halere atzerritar hauek eragin handia zuten, azkenean antzinako europarrei euren hizkuntzak inposatu zietelarik.
Euskarak hogeinaka zenbatzeko duen joera: hogei, berrogei, hirurogei, laurogei... Europako beste hizkuntza batzuetan ere ematen da: frantses, irlandera, galesera edota daniera, zenbaketa mota hori euskal estratuan oinarriturik egongo litzatekeelarik.
Bere ustez euskaldunak Europan guztian hedatuz joan omen ziren, hots, antzinako europarrak izan zirelarik, baina indoeuropearren ailegatzearekin batera Europa osoan zeuden euskaldunak euren antzinako hizkuntza laga eta indoeuropearren hizkuntzak bereganatu zituzten, Euskal Herriko eremuko euskaldunen salbuespen bakarrarekin. Hortaz, Vennemannek dioenez, ikuspuntu klasikoa aldatu behar da, euskaldunak europarren antzekoak direla pentsatu beharrean, europarrak euskaldunen antzekoak direla pentsatu beharko litzateke.